Hilaren 29an, 10:05ean ekinen diote kalejirari konpartsako kideek San Saturninoraino. Bertara iritsita, San Saturnino kalea hartuko dute, gero, Kale Nagusia, ostean, Arazuri pasabidea eta Kale Berria. San Saturninora bueltatuko dira bukatzeko.
12:00etan eginen dute dantza udal plazan. Udal konpartsarekin eta Duguna dantza taldearekin batera, bost buruhandiak ariko dira: Alkatea, Japoniar emakumea, Japoniar gizona, Zinegotzia eta Amatxia.