Gizarte arloko jendea, kultur arlokoak eta politikariak bildu dira bart Nafarroako ikastolen aldeko jaian. 50 urte betetzen dituzten ikastolek. Nafarroako 15 ikastolak goraipatu eta omendu dituzte. Zentral Kafe antzokia lepo bete zen festa hunkigarri baten baitan. Etorkizunera begira ere jarri dira eta ikastolak sustatu zituzten haiek, langileek, irakasleek eta familiek geroa, oparoa ikusten diete ikastolei.