Iruñeko Udalak 13 bisita gidatu antolatu ditu Sarasate pasealekuko Henry Mooreren sei eskulturen erakusketa ikusteko, herritarrek hobeki ezagut dezaten artista ingelesaren obra. 30 laguneko taldeei zuzendutako ordubeteko 13 bisita dira (18 urtetik beherakoak ez dira kontatzen). Azaroaren 15etik aurrera eginen dira, larunbatetan (18:00etan) eta igandeetan (12:00etan). Zortzi bisita gaztelaniaz izanen dira, eta bost, euskaraz. Interesdunek 010ean eman dezakete izena bisitarako, edo 948 420 100ean, Iruñetik kanpo edo telefono mugikorretik deituz gero.
Gaztelaniazko bisitak Javier Muro eskultoreak eginen ditu honako egun hauetan: azaroak 15 eta 29 (igandeak), abenduak 6 (igandea), abenduak 19 (larunbata), 20 (igandea) eta 27 (igandea), urtarrilak 2 (larunbata) eta 10 (igandea). Euskarazko bisitak Aitziber Imízcoz arte-hezitzaileak eginen ditu honako egun hauetan: azaroak 22 (igandea), abenduak 13 (igandea), 26 (larunbata), urtarrilak 3 (igandea) eta 9 (larunbata).
Hona bisita daitezkeen Mooreren sei obrak: Irudi makurtua bi piezatan, 2. zk. (1960), Irudi handia zutik: laban-ahoa (1976), Blokeo-pieza (1963-1964), Obalo puntaduna (1968-1970), Forma etzan elkarri lotuak (1969) eta Irudi etzana (1982).
Erakusketa hau Artea kalean La Caixa Fundazioaren programaren barruan dago. Programarekin, Iruña atari zabaleko museoa bilakatu nahi da, eta nazioartean ospetsu diren artisten lanak erakutsi.