San Frantziskoko liburutegia erreferentea izan dadin eta goiz eta arratsaldez zabal dezaten eskatu dute

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 19a

Aurten iraungiko da UPNk pribatizatu zuen kudeaketa hitzarmena. 

Alde Zaharreko Liburutegiaren Aldeko Lan Taldeak eginiko proiektuan eskatzen da San Frantzisko liburutegia berriz auzorako eta Iruñea osorako kultur gune garrantzitsua izan dadin. Liburutegi gertukoa eta kudeaketan erabiltzaileen parte hartzeari irekia. Horretarako goiz eta arratsaldeko ordutegia aldarrikatzen dute, baita larunbatetan ere, eta, era berean,  adineko jendearentzako eta haurrentzako txoko egokiak hala nola teknologia baliabide egokiak izan ditzan.

José Joaquín Arazuri mediku eta ikertzailearen izena jartzeko eta Iruñeari buruzko gaietan espezializatutako argitalpenak bil ditzala proposatzen dute agiri honetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!