Eraikin bat hustu dute Azpilagañan bonba pakete faltsu baten ondorioz

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 19a

Argazkia: Foruzaingoaren ibilgailu eta agente mordoa bertaratu ziren. / @andoni_13

Soinua egiten zuen motxila bat atzeman zuten atzo Nafarroako Enpresen Elkartearen (ANEL) egoitza dagoen eraikinean; Foruzaingoak jaso zuen, baina erloju digital bat zeukan boligrafo bat baino ez zen.

Atzo 16:00etan iritsi zitzaion SOS-Navarrari ohartarazpena, eta Azpilagaña auzoko Luis Morondo kaleko 4. zenbakian dagoen eraikina hustu zuten foruzainek, zer gerta ere. Era berean, zirkulazioa eten zuten eta autorik ez zen ibili arratsaldean inguru horietan.

Zorroa publikoarentzat irekita egoten ez den gela batean zegoen, "traste zaharrak" zeuzkan, bai eta erloju digital txiki bat txertatuta zeraman boligrafo bat ere. Horrek sortu zuen, hain zuzen, hotsa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!