Nafarroako Jauregiaren hondatzea konpontzeko, 1,25 milioi euro

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 17a, 08:45
Nafarroako Artxibo zaharreko geletako baten irudia. Arg:navarra.es

"Utzikeria eta nagikeria" salatu ditu Maria Jose Beaumont Barne Kontseilariak. Eraikinak "larriak diren narriadurak" dituela nabarmendu du.

Interbentzio plana jarriko du abian Nafarroako Gobernuak Jauregiak dituen kalteak konpondu ahal izateko. Horretarako 1,25 milioi euro beharko ditu. Hori eginda, erabilerak legeztatu eta arrazionalizatuko ditu, eraikinaren mantentzea ziurtatuko du eta urteotan izan duen hondatzea geldiaraztea da asmoa.

Mantentze lanak, erreformak, Jauregiaren esparruko eraikinak egokitu eta Nafarroako Artxiboaren eraikina ere eraberrituko du Gobernuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!