Elkarretaratzeak eginen dituzte gaur Iruñean Parisko atentatuak gaitzesteko

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 16a

Elkarretaratze jendetsua atzo Nafarroako jauregiaren aurrean. Arg:navarra.es

Nafarroako jauregiaren aurrean elkartuko dira Nafarroako instituzio nagusietako ordezkariak Parisko atentatuak salatzeko.

Atzo Nafarroako jauregiaren aurrean elkartu ziren Nafarroako instituzio nagusietako ordezkariak Parisko atentatuak salatzeko. Gobernuak hiru eguneko dolua ezarri du.Hala, gaur ere elkarretaratzeak eginen dituzte. Eguerdiko hamabietan bilduko dira berriz ere jauregiaren aitzinean. Atzokoan, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak gogor salatu zituen ostiraleko atentatuak eta elkartasuna adierazi zien erasoetan hil eta zauritutako guztiei. Era berean, oso modu positiboan baloratu du Nafarroako alderdi eta erakunde guztietako ordezkariek salaketan bat egin izana.

Bost minutu iraun zuen elkarretaratzeak, eta isiltasunean egin zuten. Dozenaka herritarrek bat erantzun diote gobernuaren deiari. Bertan izan dira, besteak beste, Barkos bera, Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidente ordea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea, Javier Esparza UPNk presidentea, Maria Txibite PSNko idazkari nagusia eta Carmen Alba Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaria. Txalo zaparrada batekin eman zioten amaiera ekitaldiari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!