Kulturaren Plaza (II) azaroak 13

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 13a

Heldu den asteazkenean, azaroak 18, Xabier Olarrak eginiko James Joyceren "Ulyses" lanaren itzulpena aurkeztuko dute jendaurrean Civivox Iturrama aretoan. Jarraian Maite Agirrek zuzendutako monologo bat ikusi ahal izanen da. 

 

XABIER OLARRArekin elkarrizketa egin dugu oriango honetan. "Ulyses" lanaren garrantzia eta bere zabalkundea munduko literaturan ezagutu nahi izan dugu. Era berean leleberriaren mamiaz galdeti¡u diogu itzultzaileari. 

Lanaren inguruan PELLO LIZARRALDE idazlea izan dugu solaskide, baina oraingo honetan irakurle gisa. Liburu mitikoa dela adierazi digu. 

Bestalde Maite Agirre antzerkilariarekin hitz egin dugu  Molly Bloomen monologoari buruz. "Ulyses" liburuaren azken kapituluan oinarritutako antzezlana ekarriko dute astezaknean Iruñera.

Heldu den asteazkenean, beraz, Iturramako Civivox aretoan eskaintza bikoitza 19:00etatik aurrera: Xabier Olarra idazle eta itzultzailea eta jarraian antzerki saioa. 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!