Nafarroako Auzitegiak ontzat jo du ‘Hello’ ikastetxeen kudeaketa udalaren esku uztea

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 13a, 09:04

2014an Iruñeko Udalak akordioa erdietsi zuen ‘Hello’ haur eskolen  kudeaketa udalaren esku uztea. Auzitegiak horixe da berretsi duena.

UPNko zortzi zinegotzik helegitea jarri zioten 2014an Iruñeko Udalak hartutako akordioari. Hello ikastetxeak ez zituen udalak kudeatzerik nahi eta auzitara jo zuen alderdi erregionalistak. Nafarroako Auzitegiak baina, ontzat jo du udalaren akordioa. Modu horretan, Hello ikastetxeak udalak kudeatuko ditu.

Epaitegi Administratiboko epaileak uste du, Iruñeko Udalaren osoko bilkurak erabaki dezakeela nola kudeatu behar diren haur eskolak, betiere txosten ezberdinek jartzen dituztelako mahai gainean kudeaketa publikoa zein pribatua izan dezaketenaren aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!