'Etxekoak' antzezlana, gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 11a, 11:53

Ander Lipusek gidatutako arte drama izanen da eskenatoki gainean gaur antzerki eskolan, 'Etxekoak'.

Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. Itsasoaz bestalde maitemindu egiten da neska gaztea. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan... urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia horretatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitea da antzezlan berri horren xedea.

"Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu", azaldu du Ander Lipus zuzendariak. Artedramaren magalean Huts Teatroaren bigarren sorkuntza da. 2013an Publikoari Gorroto antzezlana taularatu eta 45 emanaldi egin ondoren, oraingoan Etxekoak lana taularatuko du. 7 urte ondoren Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro sorkuntza horretan elkartzen dira antzerki obra hau eskaintzeko.

Sarrerak 8 euroan daude eskuragarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!