Iruñean Kantuz, 10. urteurren jendetsua

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 10a

Iruñean Kantuz taldeak 10 urte bete ditu. Arg:@romeoaritz

Jai giroan ospatu zuten Iruñean Kantuz taldeko kideek euren urteurrena. Udaletxe plaza lepo bete zen.

Aurresku batek ekin zion 10. urteurreneko ospakizunari. Iruñean Kantuz taldeak urteurren berezia du aurten eta ekitaldiz beteriko eguna izan zuen igandean. Udaletxe plazan Zorionak Iruñean Kantuz, Hamargarren urteurrena 2005-2015 irakur zitekeen pankarta batean eta jendearen artean Iruñean Kantuz taldearen inguruko informazioa banatu zuten.

Euskal Kantuzale Elkarteko Mikel Haranburuk hartu zuen hitza ekitaldiaren hasieran. Eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei, bereziki, Donostiatik Kantu Jira ekimenaren baitan hurbildutakoei eta hamar urte hauetan eurekin batera kantuan aritu diren baina egun ez dauden horiei. Eugenio Arraiza gogoratu zuten bereziki, Kantu Jira ekimenean hain garrantzitsua izan zen kidea. Pello Goñiri ere eskerrak, urte askoan Iruñean Kantuz gidatzen aritu delako.

Iruñeko alkatea ere izan zen urteurrenean. Iruñean Kantuz taldea zoriondu eta eskerrak eman zizkien Alde Zaharrean euskarazko kantuak abesteagatik. Bertsolariak ere izan ziren tartean eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!