Herri galdeketa eginen dute Rodezno kondearen plazari izena aldatzeko

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 5a

Eragile sozialek eskatuta Iruñeko Udalak abian jarri du prozesua.

Rodezno kondearen plazari izena aldatzeko prozesu parte hartzailea egiteko aukera onartu du Iruñeko Udalak. Udal gobernua babesten duten lau alderdiek akordioa erdietsi dute horretarako. Herritarren ahotsa entzun, proposamenak jaso eta oro har, prozesu ireki eta parte hartzailea jarriko dute abian. Serapio Esparza izena proposatu zuen Joseba Asiron alkateak irailean, baina elkarrizketa bidezko prozesua lehenetsi du orain, eragile sozialek hala eskatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!