Ikerlan honek azaltzen duenez, Iruñean 5.426 lirateke egun hutsik dauden etxebizitzak eta beste 4.838 urte osoan erabiltzen ez direnak. Bestalde, 4.800 pertsona dira etxe behar handia edo premiazkoa dutela aitortzen dutenak, datozen lau urteotara begira. Pertsona hauek diotenaren arabera, nahiago alokaera erosketa baino.
Ikerlanaren beste datu garrantzitsu bat da familia guztien %7,6k etxe aldaketa bat beharko dutela hemendik lau urtetarako epean.