Iruñeko Udaltzaingoa aztertzen ari da telefono bidez bidalitako mezuak egiazkoak ote diren. Txantrean izandako bahiketa baten berri ematen dute mezu horiek eta alarma sortu dute bizilagunen artean. Mezu horiek egiazkoak ote diren aztertzen ari dira udaltzainak eta lasaitasuna eskatu dute herritarren artean.