Aldapako San Fermin jaiak izanen dira asteburuan. Alde Zaharra erabat murgilduko da festan ostiraletik aurrera. Hala, Santo Domingo azokak ere jaian parte hartuko du. Txistorra pintxoa eta edatekoa doan banatuko du bezeroen artean, baldintza bakarra, azokan bertan egindako erosketaren tiketa aurkeztea izanen da. Larunbatean banatuko ditu txistorra pintxoak Santo Domingo azokak. 11:00etatik 14:00ak arte eskainiko du aukera hori eta musika ere nagusi izanen da. Gracia Navarra eta Rondalla Ecos del Arga taldeek jai giroa jarriko dute Iruñeko azokarik zaharrenean San Fermin txikitoko jaietan.