Nafarroako Hezkuntza Kontseilariarekin, Jose Luis Mendozarekin joan dira Madrilera Iturrama BHI ikastetxeko irakasleak. Tomas Astiz zuzendaria, Oskia Ramirez eta Mikel Ozkoidi irakasleek hartu dute VII. Garapenerako Hezkuntza saria Vicente Ferrer izenekoa. Iturrama BHI Sahararekin izeneko egitasmoarentzat izan da garaipena.