“Emakumeak aske izan behar du bere gorputzeko ezein atal erakutsi eta hori egiteagatik gizonezkoen ukiturik ez jasateko”, esan dute Miren Aristu eta Angela Epaltza Sanferminak berdintasunean taldeko kideek. Izan ere, uste dute emakume batek bularra erakusteak ez dio gizonezkoari eskubidea ematen ukitzeko: “Eskubide osoz erakutsi beharko lituzke emakume batek bularrak inork ukitzeko beldurrik izan gabe”. Emakumeen eskubideen alde eta eraso sexisten aurka lanean ari dira Sanferminak berdintasunean taldean eta azken urteetan aurrerapen handiak egin direla uste dute biek ala biek.
"Erasoak identifikatzeko orduan arazoak izaten ditugu, egoera asko orain arte, normaltasunez hartu direlako", nabarmendu du Aristuk. Eraso guztiak ez dira modu berean ematen eta agerikoagoak direnak lehenago antzematen diren arren badira beste batzuk “ezkutuagoak” direnak. Herritarren inplikazioarekin kontent daude Sanferminak berdintasunean taldeko partaideak.
Gogoratu dute erasorik bada, telefono zenbakia jarri dutela profesionalekin: 699 687 687. Gazteluko plazan ere informazio gunea dagoela adierazi dute.