Oinez Txokoan musikaz blai

Euskalerria Irratia 2015eko uztailaren 7a

Irudia: Musikazuzenean.com

Jon Gurrutxaga, Estu & larri baztandarrak eta Trikidantz taldearen erromeria izanen dira gaur Takonerako Oinez Txokoan.

Takonerako itzalpe goxoan jarri dute Oinez Txokoa, aurreko urteotan bezala. Aurten Baztango Ikastola da Oinez festaren arduraduna.

Sanferminetako egun guztietarako haur eta helduentzako ikuskizunak antolatu dituzte, horietako hainbat, Iruñeko Udalarekin batera.

Gaur arratsaldeko 18:30ean txikientzako emanaldia prestatu dute: Ipuin bertsotuak.

21:00etan Jon Gurrutxagaren rock semi-akustikoaz gozatzeko aukera izanen dugu, musikagintzan bi hamarkada betetzeko bidean den musikaria.  

Ondoren, 23:30ean, Baztandik etorritako Estu & Larri talde gaztea arituko da, haien baxuak, tronpetak, kitarrak eta ahotsekin.


Goizaldeko 01:00etik aurrera Trkidantz erromeria taldearen txanda izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!