31 txakur eta 10 katu adoptatu dituzte iruindarrek

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 18a

Iruñeko Udalak duen Animalien Arretarako Zentrotik hartu dituzte animalia horiek etxean zaintzeko asmoarekin. Oraindik zentroan zakur eta katuak dituzte adoptatzeke.

Urteko lehen bost hilabeteotan iruindarrek 31 txakur eta 10 katu adoptatu dituzte. Iruñeko Udalaren Animalien Arretarako Zentrora iristen dira kalean, jabe edo zaintzailerik gabe dauden etxe-animaliak. Herritarrei dei egin diete adoptatu ditzaten oraindik zentroan dauden animaliak.

Azken bost urtean 779 txakur eta katu adoptatu dituzte Iruñeko zentro horretatik. 1986. urtean zabaldu zuen Udalak Animalien Arretarako Zentroa.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!