Arrotxapeko jaiak: euripean kantari, tarteka

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 14a

Bertso Afaria Julio Soto eta Jon Maiarekin.

Giro bikainean joan dira, oro har. Arrotxapeko festak. Tarteka izan diren euri zaparrada ugariek traba jarri diete hainbat ekitaldiri, baina hala ere animazioa ez da falta izan.

Ostiralean Rotxarangako ordezkariak izan ziren txupinazoa pizteko ohorea izanen zutenak, 10 urte baidaramazkite festen alde lanean. 

Gaueko kontzertuen artean Arkada Sozial, Sakeo, Maritrinis eta DJ Atreyu eskaini ziren Jai Gunean. 

Larunbatean erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatu zen Matesako bajeratik goizean, 11:30etan lehen jota lehiaketa egin zen Arrotxapeako Jai Gunean eta ordu berean Pedro de Alejandria Plazan Inaxio Perurena harrijasotzailea aritu zen. Igandean egitekoak ziren Zurgai taldeak antolatutako herri kirolak ere larunbatera pasatzea erabaki zen, aguraldi iragarpenak kontuan hartuta.

Kalderete lehiaketa egin zen ibai ertzean, baina bazkalburuko bustia izan zuten parte hartzaileek eta korrika bizian joan behar izan zuten aterpe bila. Iluntzeko 21:00etan Larrain dantza jendetsua egin zen Maiteminduen parkean eta 21:30etan bertso afaria Errotaberri Elkartean Jon Maia eta Julio Sotorekin. Jai Gunean Trikidantz aritu da gauerditik aurrera. 

Igandean, azken egunean, artisau azoka Maiteminduen plazan eta Arrotxapean kantuz ekitaldia izan dira goiz partean eta 18:00etan erraldoien azken ibilaldia egin dute. 

Festetako azken ekitaldietako bat, igandeko zezensuzkoa, bertan behera utzi behar izan zuten material piroteknikoa lapurtu zutelako. Udaltzangoak berreskuratu zuen materiala, antza, gaztetxo talde batek lapurtu zuena. Suzirietako batek eztanda egin horren ondorioz talde horretako mutil batek erredurak hartu zituen esku batean.

Hona hemen Jai Batzordetik euskalerriairratia.eus agerkarira igorritako hainbat irudi. Mila esker!!! 

Aizkolariak, Erraldoiak eta Arrotxapean ez daudenen oroimen bazkaria: 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!