Gobernuarekin batera eredu soziala alda dadila aldarrikatuko dute

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 11

Aldaketa soziala orain! leloarekin elkarretaratzea eginen dute larunbatean udaletxe plazan. Argazkia: @MartxeloDiaz

Hogeita hamarretik gora eragile sozial, politiko eta sindikalek elkarretaratzea eginen dute larunbatean Udaletxe plazan Aldaketa soziala orain! goiburuarekin.

Etor daitekeen Gobernu aldaketaren aurrean, eredu sozialaren aldaketa aldarrikatu dute eragile sozial, politiko eta sindikalek. Elkarretaratzea eginen dute larunbatean Aldaketa soziala orain! leloarekin. Iruñeko Udaletxe plazan eginen dute elkarretaratzea hilaren 17an 12:00etan. Bien bitartean, udaletxe barruan, ezusterik ezean, Joseba Asiron alkate izendatuko dute.

Sakoneko aldaketa egin dezatela eskatuko dute larunbateko protestan. Herritarren beharrak lehentasun izan daitezela. Gobernuko diru ikuskaritza egitea, oinarrizko eskubideak ziurta ditzatela, zerbitzu publikoak berreskura ditzatela eta aukera berdintasunean, hizkuntza eskubideetan eta eskubide kulturaletan jar ditzatela euren indarrak.

Nafarroan bertatik bertara erabakitzeko eskubidea ere aintzat har dezatela eskatu diete, arlo guztietan. Aldaketa soziala ezinbestekoa dela uste dute eta iraultza horretan eragile politiko, sozial eta sindikalak parte hartu behar dutela aldarrikatu dute.  

Hogeita hamarretik gora atxikimendu jaso dituzte eragile sozial, politiko eta sindikaletatik:

  • Nafarroako Emakume Aurrerakoiak
  • Emagueskume Elkartea
  • Kulturarteko Berriozarko Emakumeen Elkartea
  • Nafarroako Munduko Medikuak Erakundea
  • Martes al Sol
  • Nafarroako Osasun Plataforma
  • Kontuz!
  • Banatu
  • Astelehen Lilak
  • Andrea
  • Nafarroako Etxe Kaleratzeen Aurkako Taldea
  • MOC-KEM
  • Kalaxka Larraun
  • AHT Gelditu!
  • Nafarroako Kristau Taldea
  • Herrieliza
  • Bira Beste Aldera
  • Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataforma
  • Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundea
  • Papeles Denontzat
  • Langabeen Plataforma
  • Ernai
  • Nafarroako M15
  • ATTAC Nafarroa
  • Solidari
  • CGT
  • Ikasle Abertzaleak
  • Podemos-Ahal dugu
  • EH Bildu
  • Izquierda-Ezkerra
  • Equo

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!