Lau koalizioetako ordezkariak batzartuta izan dira. Asteazkeneko goiza eta arratsaldea baliatu dituzte "akordio programatikoa ia itxita" uzteko. EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak zenbait zuzenketa eginen dituzte eta proposamen bateratua amaituko dute datozen orduetan. 16:30ean elkartuko dira lau indarretako eledunak berriz, akordioa ixteko. Oraindik adostu ez dutena da nola antolatuko dituzten udal sailak.