Enpleguaren alde eta pobreziaren aurka borrokatuko dela agindu dio Gero Baik LABi

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 20:29

Funtzio publikoko egitura "XXI. mendeko Nafarroara egokitzeko" beharra azpimarratu du Uxue Barkosek.

Geroa Baik eragile sozial eta ekonomikoekin abiatutako bileren errondan LAB sindikatuko ordezkariekin bildu da gaur arratsaldean sindikatuaren egoitzan. Uxue Barkos lehendakarigaia eta Manu Aierdi izan dira Geroa Bairen ordezkariak eta Igor Arroyo, Juantxo Goien eta Isabel Artieda LABenak.

"Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa" sortzeko eta egonkortzeko konpromisoa agertu dio Geroa Baik sindikatuari, txirotasun eta gizarte bazterketa mailak urritzearekin batera.

Beste aldetik eredu sozial berria ezartzea, lan harremanak demokratizatzea eta zerbitzu publikoak berreraikitzea izan dira LAB sindikatuak Geroa Bairi egin dizikion proposamenak.

Bilera erronda honen barnean Geroa Bai CEN enpresaburuen elkartearekin bildu zen atzo arratsaldean eta "elkarlanerako" gonbita egin zien enpresariei. Atzo ere UGT sindikatuko ordezkariekin bildu ziren eta "Kalitatezko enplegu egonkorra" sortzeko eta sendotzeko konpromisoa azaldu zien Barkosek, koalizioaren lehentasunetako bat hori dela argudiatuta. Txirotasuna eta gizarte bazterketa urritzeko borondatea helarazi zion sindikatuari eta gai horretan "erabateko sintonia" izan dutela jakinarazi zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!