Olatz Zugastiren lehen kontzertua gaur Iruñean

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 11

Erraldoien Txokoan eskainiko du gaur Olatz Zugastik bakarkako lehen kontzertua bere bosgarren diskoaren abestiak aurkezteko. 20:30ean izanen da eta sarrera doan.

Hogeita hiru urte daramazki musika alorrean, baina beti Benito Lertxundi edo beste taldeekin batera aritu izan da. Orain erabaki du bakarlari gisa ateratzera oholtza gainera eta gaur eskainiko duen emanaldia gira bateko lehena izan da. 

Udalak antolaturiko 'Kantua eta Hitza' zikloaren barruan kokatzen da kontzertua eta Olatz Zugastik Ander Ederra, Joanes Ederra, Julen Alonso eta David Gorospe (harpa, teklatuak, eskusoinu, gitarra, bajua eta bateriarekin) izanen ditu aldamenean oholtza gainean.

Gaurko kontzerturako sarrera  musu truk da izanen da, baina gonbidapena aldez aurretik hartu bear da. Txarteldegia ordu bete lehenago zabalduko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!