2010eko txupinazoko gertakariengatik gazte bat espetxera sartu dute gaur

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 9a, 11:34

Iruñea Askatasunez plataformak elkarretaratzea egin du epaitegiaren aurrean. Argazkia: @MartxeloDiaz

Gertakariak jazo eta hilabete batzuetara 12 lagun atxilotu zituzten. 4 urteren ondoren etorri da epaiketa eta baita behin betiko epaia ere: 6 gazteri espetxe zigorra ezarri diete, nahiz eta, bakarrak joan beharko duen kartzelara.

2010eko uztailaren 6an, sanferminetako txupinazoan, hainbat gertakari izan ziren udal plazan. Hainbat gazte ikurriña plazan sartzen saiatu ziren. Salatu dute, berehala oldartu zitzaizkiela udaltzainak "kolpeka eta indarrez". Gazte horietako askok izan zituzten zauriak. Larriena, madrildar batek jasan zuen. Kristalezko botila baten kolpea jaso zuen buruan eta ondorio larriak ditu egun oraindik. Botila jaurtitzea leporatzen diote hain zuzen gaur espetxera sartu den Koldo Sanchezi. Eraso horrengatik sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio epaileak.

Gertakariak jazo eta hilabete batzuetara 12 lagun atxilotu zituzten. 4 urteren ondoren etorri da epaiketa eta baita behin betiko sententzia ere. 6 gazteri espetxe zigorra ezarri diete, nahiz eta, bakarrak joan beharko duen kartzelara. Izan ere, bost gazteri urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diete eta seigarren bati hiru urte eta erdikoa. Auzibidean, epaiketa izan zen duela gutxi. Gaur sartu da espetxean Sanchez. Gainerako 5 gazteek ez dute zigorrik beteko kartzelan, datozen bi urteetan ez badute deliturik egiten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!