Iruñeko informazioa, mugikorretarako aplikazio berri batean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 8a, 09:31

Doakoa da Pamplona izeneko aplikazioa. Herritarrek eskuragarri izanen dituzte Iruñeko hitzorduak, albisteak, zerbitzuak eta herritarrei bideratutako arretarako informazioa.

Iruñeko Udalak mugikorretarako aplikazio berria jarri du martxan. Hirian izanen diren hitzorduen berri emanen du, albisteak ere irakurri ahal izanen dira, jardunaldiak eta ikastaroak ere iragarriko ditu eta herritarren arretarako zerbitzuen berri ere emanen du aplikazio horrek. Pamplona izeneko tresna jarri du eskuragarri eta doan udalak. 010 herritarren arretarako telefonoarekin ere bat eginen du eta ohartarazpenak, kexak eta iradokizunak ere eginen dizkiete aplikazioaren erabiltzaileei.

Aurretik ere jarri dituzte abian zenbait aplikazio Iruñeko informazioa eskuragarri jarriz. Turismoari buruzkoa izan zen lehena Pamplona me gusta izenekoa, Sanferminen ingurukoa San Fermin Pamplona eta aparkalekuen berri jasotzeko Parkplona. Smart City proiektuaren barruan jarri dute abian Pamplona. Teknologia berriak baliatu nahi dituzte herritarrei udalak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.

Pamplona izeneko aplikazioa doan eskuratu daiteke Google Play eta App Store webguneetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!