EH Bildu eta Aranzadi berriz batzartu dira Joseba Asironen inbestidura aztertzeko

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 08:38
EH Bildu eta Aranzadiko eledunak batzartuta.

Alkatea aukeratzeko eta programa adosteko egiten dituzten bilerak publikoak izatea nahi du Aranzadik.

Iruñeko Udalean batzartu dira beste behin EH Bildu eta Aranzadi. Joseba Asiron alkate izateko beharrezkoak diren babesak jasotzeko elkarrizketa izan dute bi taldeek. Aranzadiren arabera, ezinezkoa izan da akordio batera iristea, “aldaketa bideratu dezakegun lau taldeen arteko elkarrizketak publikoak izatea nahi dugu”. Astelehenetik aurrera gainerako taldeekin biltzekoa da Aranzadi ideia hori bera helarazteko. Dena dela, Izquierda-Ezkerrak adierazia du ongi irudiko litzaiokeela jendaurreko bilerak egitea “gardentasunaren aldeko edozein ekimen babesteko prest” azaldu da.

EH Bilduren eta Aranzadiren arteko bileran bestetik, Iruñeko udala nola antolatuko litzatekeen aztertzeko aukera ere izan dute. Gardentasuna eta parte hartzea ere izan dira elkarrizketa horietako protagonista, baita herritarren “erreskatea” ere. Programan hitzartuko dituzten akordioak heldu den astetik aurrera zehaztuko dituztela iragarri dute, lau taldeen artean elkartzen hasiko direlarik.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!