Tania de Sousak gaur aurkeztuko du bere lehen lana Erraldoien Txokoan

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 4a, 09:34

Tania de Sousa. Argazkia: taniadesousa.com

‘Kantu eta Hitza’ zikloaren barnean izanen da gaur De Sousa ‘Tania tank’ diskoa aurkezten. 20:30ean Descalzos kaleko Erraldoien Txokoan izanen da.

Pop estiloa nagusi den ‘Tania tank’ lana aurkeztuko du Tania de Sousak gaur Erraldoien Txokoan. Pop-a nagusi baina rock-a, punk-a eta soul-a ere uztartu ditu De Sousak bere diskoan. Bakarka sortu duen lehen lana du abeslariak eta hamabi kantuz osatu. 20:30ean izanen da formatu txikiko kontzertua Descalzos kalean Kantu eta Hitza zikloaren barruan. Doakoa da sarrera baina ordu bete lehenago eskuratu beharko da gonbidapena.

Ahotsean ariko da De Sousa baina laguntza ere izanen du: Fermin Bouza izanen da gitarrarekin, Maitane Alonso baxuarekin eta Ander del Sol bateriarekin.

Tania De Sousak The Dispositives, Zuloak…taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin dio. Horretarako lehenengo diskoa grabatu du 2014ko maiatza eta ekaina bitartean Bonbereneako (Tolosa) estudioan Karlos Osinagaren 'Txap' aginduetan eta Fermin Muguruzak ekoiztua. Hamabi kantuetan nagusitzen diren pop melodiak ditu ezaugarri artista honen lehenengo lanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!