Aranzadik hitzarmenen inguruan zein jarrera hartuko duen kontsulta birtualean erabakiko du

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 2a, 10:13

Heldu den astean eginen dute kontsulta internet bidez. Udal gobernua aldatzea xede dutela gogorarazi dute Aranzadik.

Aranzadi-Iruñea denon artean herri ekimenetik sortutako taldeak hiru zinegotzi eskuratu zituen Iruñeko Udalean maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean. “Aldaketa lortzeko bidean ariko gara lanean”, nabarmendu dute. Dena dela, barne bilerak eta kontsulta birtualak eginen dituzte datozen egunetan: “Ekainaren 13a iritsi arte, Iruñeko udala egituratu arte, hitzarmenen aurrean zein jarrera izanen dugun zehaztuko dugu”.

UPN, PSN eta PP ez dituzte aldaketaren alde ikusten eta hortaz, eurekin ez lukete bat eginen. Guztiekin elkarrizketak izateko aukera ikusten du Aranzadi-Iruñea denon artean taldeak etorkizunean zenbait akordio adosteko jarrerak izan daitezkeelako.  Taldean izanen dituzten elkarrizketen berri eta aurrera eramaten dituzten ekimenen berri emanen dute etengabe, “gardentasuna da gure helburuetako bat eta herritarrak jakinaren gainean izatea”.

Ostiralean batzar irekia eginen dute programari buruz hitz egin eta udal gobernua osatzeko izan daitezkeen hitzarmenez eztabaidatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!