Izquierda-Ezkerrako zinegotzi Edurne Eginorekin bilduko da Joseba Asiron gaur. EH Bilduko zerrendaburua alkate izateko aukerak aztertzen hasiko dira bilera horietan. Izquierda-Ezkerrako zinegotziarekin ekinen dio akordioak nola egin daitezkeen aztertzen Iruñeko Udala ezkerreko indarrek osatu dezaten. Datozen egunetan Geroa Bai eta Aranzadiko kideekin elkartuko da.
11:00etan elkartuko dira udaletxean eta agerraldia eskainiko dute bileraren ondoren.