Gaur zabalduko da Zubiarte euskaltegi publikoan eta Euskarabidean izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 22a, 19:13

Datorren ikasturterako matrikulazioa egin ahal izanen da aurrez aurreko eta autoikaskuntzako ikastaroetarako, maila guztietan.

Datorren astelehenean, maiatzak 25, zabalduko da Nafarroako Gobernuak 2015-2016 urterako antolatutako helduentzako euskara-ikastaroetan izena emateko epea. Aurrez aurreko eta autoikaskuntzako ikastaroak eskaintzen dira, maila guztietan, jende guztiarentzat eta unibertsitatekoak ez diren irakasleentzat Euskarabidean eta Zubiarte euskaltegi publikoan.

Izena hautatutako zentroan eman behar da, Euskarabidean (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña) edo Zubiarte euskaltegi publikoan (Zubiarte kalea, 13, Huarte).

Euskarabideak 20 eguneko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu, astean 26 ordukoak, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 y C1), astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era, bai eta 7 ordu eta erdiko ikastaro luzeak ere astean A1.1, A1 eta A2 mailetan (astelehenetik ostiralera 07:30etik 09:00etara); astean 6 ordukoa maila guztietan (astelehen eta asteazken edo astearte edo ostegun 09:00etatik 12:00etara, 13:00etatik 16:00etara eta 16:00etatik 19:00etara), eta astean EGA azterketa prestatzeko 6 orduko ikastaroa (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Gainera, autoikaskuntzako ikastaroak eskaintzen ditu administrazioetako zerbitzura dauden langileentzat. Tutoreak dituzten ikastaroak dira, maila guztietan, haietan ikasleak tutoreak agindutako zereginak egin behar ditu, eta aurrez aurrez egin beharreko ordubeteko elkarrizketa-saio batera joan astero, bai eta zuzenketak egiten diren ikastaroak ere, baina elkarrizketa-saiorik gabe.

Zubiarte euskaltegi publikoak ere maila guztietako ikastaroak eta EGA eskaintzen ditu ondorengo modalitateetan: autoikaskuntza, astean bi ordu eta erdiko elkarrizketa-saioarekin eta online bidezko 4 orduko konpromisoarekin gutxienez; astean bi egunez 4 eta 5 orduko aurrez aurreko ikastaroak astelehen eta asteazken edo astearte edo ostegunaren artean aukeratu beharrekoa; astean 6 orduko ikastaroak, hiru egunetan banatuta, gurasoentzat eta ikastetxeetan A1, A2, B1 eta B2 mailetan, eta jende guztiarentzat eguerdian, eta astean 8 eta 10 orduko ikastaroak eskolak astelehenetik ostegunera emanez, 09:15etik 11:45era, 17:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:30era. Gainera, EGA azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egitea aurreikusita dago, irailaren 2tik 30era.

Ikastaroetako prezioak bakoitzaren modalitate eta orduen araberakoak dira.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek aurreko ikastaroak egin ahalko dituzte, beren prestakuntzaren zati modura, eskolaz kanpoko ordutegian eta doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!