Mediterranea de Catering ospitaleetako sukaldeak kudeatzen ditu. 2014ko urrian, hiru langile kaleratu zituen, argudiatuz haien lan errendimendua nahita txikitu zutela, eta horrek aurretik markaturiko helburuak ez betetzea eragin zuela.
Hiru langileok LABeko kideak ziren, eta enpresaren aurkako salaketa aurkeztu zuten, uste zutelako hain justu sindikatu horretako kideak izateagatik kaleratu zituztela.
Epaileak dio enpresak ez duela aurkeztu langileek haien lan errendimendua nahita jaitsi zutela erakusten duen froga bakar bat ere, eta hori horrela kaleratzeak bidegabeak direla ebatzi du.