Oier Ardanaz Iruñeko euskal preso politikoa aske geratu da asteazken eguerdian, lau urte preso egon ondoren.
Segiren aurkako sarekadatik ihes egin zuen Ardanazek 2009. urtean. Bi urte geroago auto istripua izan zuen eta horretaz baliatuta, jendarmeek atxilotu zuten Dordoinako herri batean.