Kulturari eta aldaketari buruzko mahai ingurua gaur, Katakraken

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 5a, 11:51

Iñigo Astiz kazetariak gidatuko du, eta Mikel Soto, Oskar Estanga eta Leire Urbeltz izanen ditu solaskide. 19:00etan hasiko da.

Nafarroako Hitzak, Berriak eta Euskalerria Irratiak auzolanean antolaturiko Nafarroa ofizialetik Nafarroa errealera jardunaldien bigarren saioa eginen dute gaur arratsaldean Katakrak-en. Aldaketa ardatz hartuta, hainbat gairen inguruko hausnarketa sustatu nahi dute mahai inguru hauekin: aldaketa hizkuntza politiketan, aldaketa gizartean edota aldaketa esparru politikoan. Oraingo honetan, aldaketaren kontzeptua kulturaren esparrura eramanen dute, "Kultura, edukiak eta edukiontziak" izenburupean: zein izan da, orain arte, Nafarroan bultzatu eta diruz lagundu den kultur eredua? Azpiegitura handiak eraiki bai, baina horiek edukiz hornitzeaz arduratu al da administrazioa? Ba al dago kultura alternatibo, euskaldun eta ez-ofizialarentzako tokirik? Zeintzuk dira artista eta kultur eragileen beharrak? Horretaz guztiaz ariko dira gure hiru solaskideak:

-Mikel Soto: Txalaparta argitaletxeko editorea.
-Oskar Estanga: musikaria eta bertsolaria.
-Leire Urbeltz: artista, ilustratzailea eta  2015eko Arte Gaztearen Topaketen irabazlea.

Iñigo Astiz idazle eta Berria egunkariko Kultura saileko kazetaria ariko da moderatzaile lanetan.

Hitzordua bihar izanen da, maiatzak 5, Katakrak liburu dendan, 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!