Hainbat protestaldi Iruñerrian, Maiatzaren Lehenean

Sindikatuen zein bestelako taldeen ekitaldiak bideo batean bildu ditu ahotsa.info-k

LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS eta Solidari sindikatuek, Bizipiketeak eta Langabeen Batzarrak euskaldunon hiri buruzagian ekitaldiak egin dituzte. ELAk, Bilbon.

LAB sindikatuak martxa egin du Potasasetik Iruñera, 70eko hamarkadan haien eskubideak aldarrikatzeko borroka latza egin zuten mehatzari nafarren omenez. Eguerdiko 12:00ak aldera iritsi dira Iruñera, eta ordu horretan manifestazioa egin dute, Autobus geltoki zaharraren paretik abiaturik.

12:00etan, ESK, CGT, CNT, STEILAS eta Solidari sindikatuek manifestazioa egin dute, Recoletas plazatik.

Bizipikietea goizeko 11:00etan abiatu da Antoniutti parketik. 11:00etan, bizipikete horrek Langabeen Batzarrarekin egin du bat Mercaderes karrikan. Eta eguerdian Santa Ana plazan bazkaria egin dute.

ELAk, berriz, elkarretaratzea Bilbon egin du, 11:45ean, Jesusen Bihotzaren plazan, eta jarraian manifestazioa egin du.