Euskaldun berri zaharren komeriak gozagai gaur, Civivox Iturraman

Euskalerria Irratia 2015ko api. 28a, 11:59

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek ostegunean, 19:30ean taularatuko dute 'Desentxufatuak' antzezlana. Sarrerak 6 euroan izanen dira salgai.

Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak beste behin ere euskarari buruzko antzezlan txinpartatsua dakarkigute: Desentxufatuak. Euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen.

Honako honetan, protagonistak euskaltegi bateko bi ikasle beterano dira. Eta haien aldarria da rockero zaharrak bezala, euskaltegietako ikasle zaharrak ere ez direla inoiz hiltzen.

Obraren egilea Telleria bera da. Eta haren lanetan ohikoa denez, antzezlan txinpartatsua da, euskararen inguruko metaumorez josia.

Iruñeko udalaren euskarazko antzerki zikloaren eskutik dator antzezlana Iruñean. Ostegunean taularatuko dute, 19:30ean, Civivox Iturrama aretoan. Sarrerak 6 euroan izanen dira salgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!