Iruñean haurrekin eta gazteekin egiten den prebentzio lana ez dela aski salatu du Udaleko oposizioak

Euskalerria Irratia 2015eko apirilaren 21a

Prebentzio lana egiten duten Bideberri eta Yoar taldeak babestu ditzan eskatu diote UPNri: Auzo guztietan modu berean jarduteko eta Prebentziorako Zerbitzuak ziurta ditzala eskatu diote.

Iruñeko hainbat auzotan ez da behar bezalako prebentzio lanik egiten haurrekin eta gazteekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txosten batek salatzen duenez. NUPen txosten horren arabera, prebentzio lana ezinbestekoa da krisi garaiotan. Alor horretan lan egiten dute Yoar eta Bideberri elkarteek eta babes ekonomikoa behar dute aurrera egiteko.

Izan ere, NUPen txostenaren arabera,  krisiaren poderioz familia askoren egoera ekonomikoak okerrera egin du eta horrek eragin bereziki latza izan du haur eta gazteen bizi kalitatean. Txosten horrek berak nabarmentzen duenez, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten Yoar eta Bideberri elkarteek laguntzak jaso beharko lituzkete, “haien funtzio garrantzitsua betetzen segitu ahal izateko”.

Iruñeko Udalean ezkerreko alderdiek salatu dute UPNko udal aginte taldeak ez diela taldeei NUPen txosten horren berri eman nahi izan. Eta gibel-asmoa dakusa jarrera horren gibelean: Elkarte horiek kalitatezko lan solidarioa egiten ari direla auzoetan eta laguntzak ukatzen badizkiete desagertu eginen direla, eta hori arduragabekeria larria litzatekeela. UPNk udal batzak harturiko erabakiak bete behar ditu, eta beraz Yoar eta Bideberri elkarteak hitzarmenean sartu behar ditu eta laguntzak eman behar dizkie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!