Iruñeko auzoetan haurrekin eta gazteekin egiten den prebentzio lana ez dela aski salatu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2015eko apirilaren 21a

NUPen txosten baten arabera, prebentzio lana ezinbestekoa da krisi garaiotan. EH Bilduk alor honetan lan egiten duten Yoar eta Bideberri elkarteei laguntza emateko eskatu du.

Iruñeko hainbat auzotan ez da behar bezalako prebentzio lanik egiten haurrekin eta gazteekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txosten batek salatzen duenez.

Txosten horren arabera, krisiaren poderioz familia askoren egoera ekonomikoak okerrera egin du nabarmen, eta horrek eragin bereziki latza eduki du haur eta gazteen bizi kalitatean.

Txosten horrek berak nabarmentzen duenez, hain justu haurrekin eta gazteekin lan egiten duten Yoar eta Bideberri elkarteek laguntzak jaso beharko lituzkete, haien funtzio arrunt garrantzitsua betetzen segitu ahal izateko.

EH Bilduk ohar baten bitartez salatu duenez, UPNko udal aginte taldeak ez die taldeei NUPen txosten horren berri eman nahi izan. Eta gibel-asmoa dakusa jarrera horren gibelean: “Elkarte horiek kalitatezko lan solidarioa egiten ari dira auzoetan, laguntzak ukatzen badizkiete desagertu eginen dira, eta hori arduragabekeria larria da2.

EH Bilduren arabera,  “UPNk udal batzak harturiko erabakiak bete behar ditu, eta beraz Yoar eta Bideberri elkarteak hitzarmenean saru behar ditu eta laguntzak eman behar dizkie”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!