Gaurko Karrikadantza Zentral-ean eginen dute, eguraldia dela eta

Euskalerria Irratia 2015ko api. 18a, 11:26

Joan den hileko Karrikadantza, Zentral Kafe Antzokian (Argazkia: Karrikadantza).

Dantzazale iruindarrak 18:30ean elkartuko dira, Santo Domingo karrikako aretoan

Neguko Karrikadantzak 'in door', Zentral Kafe Antzokian egin eta gero, Karrikadantzaren antolatzaileek udaberriarekin batera San Nicolas plazara itzultzeko asmoa zuten. Haatik, iragarpen meteorologikoen arabera, gaur arratsaldean euria botako du euskaldunon hiri buruzagian, eta hori horrela atzera bueltan Zentralera itzultzea erabaki dute.


Karrikadantza Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako dantzarien Biltzarraren ekimen bat da. Noizean behin, hainbat musikari eta dantzari elkartzen dira, karrikan dantza egiteko. Xedea, karrika euskararentzat eta festarako berreskuratzea. Ekitaldi ireki eta parte hartzailea da: edozein musikarik parte har dezake, baita edozein dantzazalek ere. Partiturak eta hitzorduak hemen eta hemen jakinarazten dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!