Hauteskundeak 2015

Zarataren aurkako neurriak, haur eskola bat euskaraz eta hiri museo bat, Geroa Bairen Alde Zaharrerako proposamenak

Euskalerria Irratia 2015ko api. 16a, 19:32

Alde Zaharrak elkarbizitza arazo handia duela esan du Itziar Gomez alkatetzarako hautagaiak auzo honetarako prestatu duten txoke planaren aurkezpenean.

Iruñeko Alde Zaharrerako bere txoke planaren berri eman du Itziar Gomez hautagaiak. 0-3 urte bitarteko haurrentzako euskarazko haur eskola bat, zarata gutxitzeko neurriak, leihoak berritzeko plana eta hutsik dauden zenbait etxabetan bertako artistentzako erakusketa arteoak antolatzea dira poposamenetako batzuk.

Kazetarien aurrean adierazi duenez helburua da “Alde Zaharra bizitzeko leku” bilkatzea “hezkuntza, osasuna, aisialdia, lana, zerbitzuak eta mugikortasun arloak kontuan hartuz”.

 Iruñeko alde Zaharrak “bizikidetza arazo handia” duela esan du  Geroa Baiko hautagaiak eta ohartarazi du gero eta taberna berri gehiago irekitzen ari direla komertzioak itxi ahala.

Auzolagunek denbora luze daramatela neurriak eskatzen bertan bizitzen jarraitu ahal izateko, gaineratu du. Hori dela eta, tabernen inguruan sortzen den builari aurre egiteko zenbait kale tabernaz betetako kale edo eremu izendatzea proposatu du.

   Hezkuntzari dagokionez euskarazko haur eskola bat zabaltzea da eskakizun nagusia. Eslaba kaleko “Casa Luna” izenez ezagutzen den eraikina izan liteke haren kokalekua.

Kiroldegia eta hiri baratzeak.

 

Beste alde batetik, Baratzetako lur azpiko aparkalekuari lotutako kiroldegi bat zabaldu eta hiri baratze komunitario bat bultzatu nahi dutela adierazi du Itziar Gomezek. Baratze hori  Santa Ana plazan edo beste antzeko tokiren batean egin liteke.

Adineko pertsonentzako plan komunitario bat abiaraztea proposatu dute “auzoko bizilagunen elkartasun sare bat eginez, adinekoei laguntza emateko”.  Honekin loturik Geroa Baik etxebizitza partekatuen plan bat abiarazi nahi du laguntza behar duten zaharrak eta etxebizitza behar duten gazteak harremanetan jarriz.  

Mugikortasunari dagokionez hauxek dira planaren gakoak: udal etxabe batzuk erabiltzea auzolagunen bizikletak gordetzeko, lur azpiko aparkaleku bat egitea Baratzetako plazan, oinezkoentzako tokietan autoen zirkulazioa mugatzea eta ibilgailuen abiadura mugatzeko neurriak hartzea, bereziki, San Frantzisko eskolaren inguruan.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!