Gaur arratsaldean iritsi da Aralarko aingerua Iruñera

Euskalerria Irratia 2015ko api. 13a, 22:32

Goi-aingerua arratsaldeko 19:00etan iritsi da euskaldunon hiri buruzagira. Ikusteko dago aurten ere polemikarik eraginen duen asteazkenean Parlamentura eginen duen bisitak.

Miserikordia Etxeko aingeruak gaur arratsaldeko 19:00etan egin dio harrera Mikel goi aingeruari Basotxo kalean, arratsaldeko 19:00etan. Asteazkenean, Aralarko goi-aingeruak bista eginen du Parlamentura zein Nafarroako Gobernuaren egoitzara. Ikusteko dago aurten horrek polemikarik eraginen ote duen. Azken urteotan Izquierda Ezkerrak salatu du jite honetako ekitaldi erlijioso batek ez duela tokirik estatu ustez akonfesional bateko erakundeetan. Baina Parlamentua dagoeneko desegin du Yolanda Barcina presidenteak, maiatzaren 24ko bozetara deitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!