Errepresiozko legeen aurkako agiria aurkeztu dute Udaletxe plazan hainbat eragilek

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 28a, 17:41

23 erakundek eta alderdi politikok sinatu dute bakearen aldeko ituna.

Itun honen bidez, era berean, “orain berriki PPk eta PSOEk, UPNren laguntzarekin onartutako izen desegokia duen terrorismoaren ituna” errefuxatzen dutela adierazi dute. Modu berean uko egiten diete abian dauden Zigor Kodearen aldaketei eta onartu berri den Herritarren Segurtasunerako edo ‘Mozal’ legeari.

Beren aldetik deitzaileek konpromisoa hartu dute bidegabeak diren hainbat lege aldatzen saiatzeko: Alderdien legea, atzerritartasunarena edo atxilotuen isolamendua edota presoen sakabanaketari bide ematen dietenak, besteak beste.

EH Bildu, Podemos, Equo, Arantzadi Herritarren Plataforma, LAB, ELA, ESK, CGT, EHNE, STEE-EILAS, Askapena, Eleak, Kalea Denona, Salhaketa, Sos Arrazakeria, Sasoia, Martes al Sol, París 365, Langabezian eta Preakarietatean, Dauden Pertsonen Elkartea, Ernai, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, y Etxerat izan dira gaurko mobilizazioaren deitzaileak.

Erakunde deitzaileak “bake prozesua eta normalizaio politika sustatzearen alde” ageri dira, “2014ko martxoan Foro Sozialak plazaratu zituen gomendioak oinarritzat hartuz”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!