Asteburuan sari erruleta Zabalguneko eta Ermitagañako azoketan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 26a, 13:20

Zabalguneko azoka (Argazkia: mercadodelensanche.com)

Jokoan parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintza bakarra, egun horretan azoketako postuetako batean erosketa egitea.

Ostiralean eta larunbatean eginen dute sarien erruleta Zabalguneko eta Ermitagañako udal azoketan. Bezeroei dozenaka sari oparituko dizkiete. Erruletan parte hartu ahal izateko, erosketa tiketa aurkeztu beharko da. Tiket bakoitzak erruletan behin jokatzeko aukera emanen du. Hainbat tiket dituen bezeroak tiket bakoitzeko behin jokatzeko aukera izanen du, saria egokitu arte. Ordutik aurrera ezinen du jokatzen segitu. Sariak azoketako postuetan salgai dauden produktuak izanen dira: txistorrak, fruta, gaztak, pastak, otarrainxkak…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!