Azoka soziala eta trukea gaur Txantrean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 18a, 09:08

Elikagai ekologikoak, artisautza, bidezko merkataritza, banka etikoa eta energia berriztagarria izanen dira azokako postuetan. Goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordubietara izanen da Arriurdiñeta plazan.

Azoka soziala, alternatiba ekonomikoa da irizpide etikoekin, demokratikoekin, ekologikoekin eta elkartasunean sortzen dena. Gizarte bidezkoago bat lortzeko bidean aproposa den merkatua dela nabarmentzen dute antolatzaileek.

Hilabetean behin egiten dira mota horretako azokak. Auzo eta herri desberdinetan egiten dituzte, modu horretan herritarrengana heltzen dira kontzienztiazioa eta sentsibilizazioa eragin nahian merkatu sozalekiko. Azoka puntualak antolatzeaz gainera ohiko erosketa modu ere bilakatzen ari da bidezko merkataritzan egiten dena. Katalogo zabala du bidezko merkataritzak. Denetariko produktu eta zerbitzuak eskura daitezke eta gero eta jende gehiagok egiten du apustu horren alde.

Azokan ezinen dira produktuak euroekin erosi. Txanpon izeneko moneta izanen da protagonista. Euroengatik aldatzeko aukera izanen da bertan jarriko duten postu baten bidez.

Jarduerak ere izanen dira goiz guztian

Haurrei bereziki bideratutako jolasak, tailerrak eta ekimenak izanen dira. Auzoak berriki sortu dituen bi ekimenen berri ere emanen dute: gazteentzako etxebizitza aukerak eta etxe kaleratzerik gabeko eremua da Txantrea izenekoak.

 

Argazkia: pamplona.es

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!