Mendillorrin elkarretaratzea eginen dute gaur eraso sexista salatzeko

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 17a, 10:58

Bihar eginen dute protesta, 20:00etan, Altzuzako Kontzejuaren plazan, auzoko gizarte taldeek eta mugimendu feministak antolaturik.

Erasoa ostiral gauean gertatu zen. Foruzaingoak ustezko erasotzailea identifikatu zuen eta biktimak haren aurkako salaketa aurkeztu du. EH Bilduk gertaturikoaren inguruko informazioa eskatu zuen atzo Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordean. Udal Aginte Taldetik erantzun zuten ez zutela gertaturikoaren berri, baina bazekitela beste zenbait eraso izan direla. Horren aitzinean, EH Bilduk prentsa ohar batean nabarmendu du premiazkoa dela indarkeria matxistarekin amaitzea. “Tolerantzia zero agertu behar dugu edonolako eraso sexisten aurrean. Zoritxarrez gehiegi zabaldutako praktikak dira. Herritarrei dei egiten diegu halako erasoen aurrean erantzun irmoak ematera, ez dugu erasotzailerik onartuko gure hirian”, irakur daiteke zabalduriko agirian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!