Ehun bat lagunek hartu dute parte Txutxin Almingolen jubilazioa ospatzeko festan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 14:30

Argazkia: Diario de Noticias

Alde Zaharreko auzo elkarteko militante historikoak lan erretiroa hartu du Kontuen Ganberako administratibo moduan.

Txutxin Almingolek 60 urte bete ditu, eta aurre-jubilatzea erabaki du. Kontuen Ganberan egin izan du lan orain arte, administratibo moduan. Erretiroa harturik, joan den larunbatean festa egin zuen senide eta lagunekin Carmen karrikako Arrano Elkartean. Ehun lagun elkartu ziren bazkarian. Aurretik zein ondotik era guztietako sorpresak izan ziren. Horien guztien artean ikusgarriena, hesi bat oparitu ziotela, aurrerantzean, jubilatu peto-peto baten moduan, auzoko herri lanak eroso ikus ditzan. Almingolek hamaika urte daramatza Alde Zaharreko auzo elkartean militatzen. Lan horretan ez du erretirorik hartu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!