2.598 lagunek eginen dute Iruñeko Udaleko funtzionamendu lanetarako zerrendan sartzeko proba

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 09:35

Larunbatean izanen da azterketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Udalaren funtzionamendurako langileen zerrenda osatu nahi du eta horretarako martxoaren 21ean azterteka eginen du. Aldi baterako lan eskaintza da Iruñeko Udalak eginen duena. Guztira 2.598 lagunek egin ahal izanen dituzte froga horiek. Nafarroako Unibertsitate Publikoko aretoan eginen dute azterketa goizeko bederatzi terdietatik aurrera. 33 gelatan banatuko dituzte kideak eta ezinbestekoa izanen da NANa erakustea azterketara sartu aurretik. Boligrafo beltzarekin edo urdinarekin egin beharko dute proba.

Test moduko azterketa izanen dute. Udalaleren eraikinak beharrekoak izan ditzakeen mantenimendurako lanak egiten jakiteko probak eta eraikinaren konpontze lanak egiteko ahalmena izatea ere erakutsi beharko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!