2015eko Arrotxapeko Euskaraz Bizi Astea igandean hasi zen eta bihar amaituko da, Korrikaren bisitarekin batera.
Gaur 10:30ean Txistorrada eginen dute Carbonillan. 11:00etan Euskaraz bizi kale besta: Arrotxapeko Erraldoiak, gaiteroak, Ortzadar Folklore Elkarteko dantzariak, trikitiak, txalaparta... 14:30ean herri bazkaria eginen dute. Txartelak 10 euroan dira salgai Ipar Gorri eta Zokoa tabernetan. 17:00etan dantzaldia izanen da, Marianitoz Blai eta Trikiteens taldeekin, Arrotxapeko frontoian.
Astea amaitzeko, ostiralean Korrika iritsiko da Arrotxapera. 12:00etan Korrika Txikia eginen dute Patxi Larraintzar ikastetxeko ikasleek. 20:00etan askari autogestionatua eginen dute Karbonillan. 21:00etan, txistor jatea Biurdana institutuan. Eta 21:50ean iritsiko da Korrika auzora.
