Euskarazko haur eskolak aldarrikatu dituzte Arrotxapetik Udaletxera

Euskalerria Irratia 2015eko martxoaren 11

Ehunka lagunek parte hartu dute Arrotxapetik Udaletxerainoko protestaldian. Ahotsa.ifo-k horri buruzko bideoa egin du.

Haur Eskolak Euskaraz ekimenak antolatu du protestaldia, eta Iruñeko Euskalgintza plataformak babestu du. Azken horretako kide dira EHE, Administrazioan Euskaraz Ekimena, AEK, IKA, Sortzen, Nafarroako Ikastolen Elkartea eta Karrikiri Elkartea. Jende katea berriki euskarazko bihurtu duten Arrochapea haur eskolatik abiatu da, Raimundo Lanas karrikatik beraz, eta Anelier pasealekuan barrena eta Santo Domingo aldapan zehar, Udaletxeraino iritsi da. Protestaldi koloretsua izan da. Partehartzaileen artean baziren aur eta guraso ugari.

Protestaldiaren helburua, Udalak auzo guztietan zabal ditzala euskarazko haur eskolak. Egun, bi besterik ez dira, bat Arrotxapean eta bestea Txantrean. Antolatzaileek salatu dutenez, eskaintza bi auzoetara mgatuz eta matrikulazioa egiteko tenorean hizkuntz eredua hautatzeko aukera ukatuz, UPNko udal aginte taldeak egiazko eskaera ezkutatu nahi du. Ezin ahantzi daiteke atzo Udalbatzako gehiengoak protestaldiarekin helburuarekin bat egin zuela: horren aldeko argazkian parte hartu zuten Geroa Bai, PSN, Bildu eta IZquierda Ezkerrako ordezkariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!