Tomas Sobrinoren erakusketa Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 5a, 13:39

Tomas Sobrino

"Diálogos" izeneko erakusketan 61 olio margolan eta 10 bat marrazki jarri ditu ikusgai, martxoaren 6tik apirilaren 6ra.

Tomás Sobrino Habans (Elizondo, 1953) pintorearen "Diálogos" izeneko erakusketa zabalduko dute bihar Iruñeko Ziudadelan, Mistoen Aretoan. Itsasoaren eta landareen paisaiak erakusten dituzten 61 olio margolan eta 10 bat marrazki jarri ditu ikusgai. 

Diálogos

Kandinskyk esana da ""artelan bat begiratzen duenak artistarekin hitz egiten duela nolabait, arimaren lengoaia baliatuta". Bada, esaldi hori bere egin du Tomás Sobrinok erakusketari jarri dion izenburutik beretik hasita. Arte abstraktuaren eta figuratiboaren arteko lerroak lausotu nahi ditu autoreak begiratzeko beste modu baten bila.

Autorea

Tomás Sobrino Elizondon jaio zen 1953an. Lekarozko Kaputxinoetan ikasi zuen Batxilergoa, eta Donostian Marrazki artistikoko ikasketak. Erakusketa ugari egin ditu, besteak beste, Elizondon, Iruñean, Irunen, Donostian eta Portugaleten. Bidasoako Pintoreen elkarteko kidea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!